Bigarren entrenamendu saioa egingo da igandean
XIII. Zumaia Flysch Trail lasterketarako bigarren entrenamendu saioa izango da igande honetan, ekainak 19. Bertan parte hartzen dutenek 08:00etan egon beharko dute kiroldegian, eta Arantzako bira egingo dute; 14-15 kilometroko ibilbidea, +350 metroko desnibelarekin, eta 2 ordu azpiko iraupena izango du, eta Maite Egaña, Amaia Agirresarobe, Leire Baraibar, Igor Ostolaza, Salva Millan eta Mikel Artiak gidatuko dute.
Entrenamendu saio horien helburua emakumeak kirola egitera sustatzea bada ere, nahi duen pertsona orok parte har dezake. Baina parte hartzaileek beren asegurua izan beharko dute.
Izena eman duenak dagoeneko egin dezake https://zumaiaflyschtrail.eus/emakumeak-entrenamenduak/ webgunean, edota egunean bertan ere eman ahalko da izena.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest