Albisteak
Kilian Jornet eta Oihana Kortazar, Zegama-Aizkorriko mendi maratoian irabazle
Bosgarrenez irabazi du Kilian Jornet kataluniarrak Zegama-Aizkorriko mendi maratoia –Munduko Kopako lehen proba–, aurtengoa ere nagusitasun handiz. Emakumeen artean lehia estuagoa izan zen Oihana Kortazar, Emelie Forsberg, Nuria Picas eta Lauret Jeskaren artean, baina azkenean Kortazar nagusitu zen, amaieran alde handia ateraz aurkariei.
Bestalde, Pedro Etxeberria zumaiarrak 89. postuan amaitu zuen.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest