Igande honetan, irailak 25, emango diogu amaiera emakumeei bideratutako
entrenamenduei. Seigarren saioa 08:00etan hasiko da, Lubaki kiroldegitik, eta 18-19
kilometroko inguruko ibilbidea izango du: Errota Berriko itzulia egingo dute partaideek.
Entrenamenduak bi ordu eta erdi inguruko iraupena izango duela aurreikusten da, eta
ibilbideak, guztira, 550 metroko desnibela du.


Maite Egaña, Amaia Agirresarobe, Leire Baraibar, Igor Ostolaza eta Salva Millan
entrenatzaileek gidatuko dute saioa, eta parte hartu nahi dutenek info@flyschtrail.eus e-
postara idatzi beharko dute mezua, izen-abizenak, herria, telefono zenbakia eta e-posta
zehaztuz.


Animatu eta parte hartu seigarren eta azken saioan!