Albisteak
Flysch Trail lasterketa prestatzeko bigarren entrenamendua
Hilaren 11ean egin zuten lehen entrenamendua Flysch Trail lasterketa prestatzeko, eta uztaileko lehen iganderako beste bi ibilbide prestatu zituzten.
Zumaia Flysch Trail prestatzeko bigarren entrenamendu saioa egin zuten igande goizean. XV. edizioa izango da aurtengoa, eta bi distantzia ezberdin egingo dituzte haren prestaketarako; bata hamabost kilometrokoa, eta, bestea, hamarrekoa. Lehenengoa Arantza aldera izango da, eta, bigarrena, Elorrixara.
Entrenamenduak igandetan izango dira 08:00etan eta Lubaki kiroldegi aurrean bilduko dira.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest