Albisteak
Lasterketa prestatzeko hirugarren entrenamendua, igandean
Igandean, uztailak 16, egingo da emakumeei bideratutako hirugarren entrenamendu saioa. Parte hartzaileek 08:00etarako egon beharko dira Lubaki kiroldegian, eta horiek 17-18 kilometro inguruko ibilbidea egin beharko dute. Sakoneta eremuko lurretatik igaroko da entrenamenduko ibilbidea.
Antolatzaileek adierazi dutenez, bi ordu inguruko iraupena izango du entrenamenduak, eta ibilbideak, guztira, 550 metroko desnibela du.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest