Albisteak
Indarrak batzearen emaitza
Urriak 6an Zumaia Flysch Trailaren XV. edizioa ospatuko dugu. Hamabost urteren ondoren, mendi lasterketen egutegian zehaztutako eta finkatutako data bihurtu da Zumaiakoa.
Hori lortzeko gakoa urte guzti hauetan egindako lanean aurkitu daiteke. Zumaiako udalak eta Indamendi mendi bazkunak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako Turismoarekin batera, lan asko egin dute gaur egun duen izena eta presentzia ziurtatzeko. Hala ere, lan hori guztia ez zen posible izango hainbat erakundek eta enpresek emandako babesa ez bagenu izan. Horien laguntzarik gabe, Zumaia Flysch Trail ez zen izango.
Horregatik, lerro hauen bidez, eskerrik beroenak luza nahi diegu. Zumaia Flysch Trail zuen lanaren eta laguntzaren emaitza delako.
Eskerrik asko!
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest