Korrika egin eta gozatu. Horiek dira korrikalariek sentitzea nahi duguna. Horretarako, ahalik eta errazen jarri nahi dizkiegu gauzak, eta zerbitzu ugari jarriko ditugu haien eskura.

Hala, kontsignak izango dituzte eskuragarri motxilak edota poltsak uzteko. Horiek Eusebio Gurrutxaga plazan egongo dira eta 7:00etatik 9:00etara eta 11:00etatik 14:00etara bitartean izango dira zabalik. Lasterketa amaitutakoan, berriz, dutxa zerbitzua erabiltzeko aukera izango dute Lubaki kiroldegian 11.00etatik 14:00etara.

Dortsalak jasotzeko, aldiz, bi aukera izango dira: batetik, larunbatean 17:00etatik 20:00etara eta bestetik, igandean 07:00etatik 09:00etara. Alondegia Kultur Etxean izango da horretarako postua, eta, ahal den neurrian, larunbatean jasotzea eskertzen da.

Inguruko edo kanpoko herrietatik datozen korrikalarientzat Zumaiara iristeko eta non aparkatu dezaketen argibideak ere baditugu, hemen.