Gune batzuetarako bideak itxiko dira auto pilaketak eta segurtasun eza saihesteko
Flysch Trail lasterketa, Zumaiako lurrez gain, Deba eta Itziarko lurretatik ere igarotzen da. Horrek, inguru horietako egunerokoan eragina du lasterketa egunean, batik bat, Elorriagan, Errotaberrin, Sakonetan eta Mendatan.
Hala, gune horietan iaz izandako auto pilaketak eta Elorriagan sortutako arazoa kontuan hartuta, izan ere, anbulantziak zailtasunak izan zituen Galarretako aparkalekutik irteteko, hainbat neurri hartzea erabaki du antolakuntzak.
Hori horrela, araututa dauden aparkaleku plazak bete ondoren, eremu horietara bidea ixtea erabaki da.
Honako hauek dira gune bakoitzeko aparkaleku kopuruak:
– Elorriaga: 60 aparkaleku.
– Errotaberri: 40 aparkaleku.
– Sakoneta: 6 aparkaleku.
– Mendara: 4 aparkaleku.
“Etiketa Berdea egitasmoak ezarritako irizpideak oinarri hartuta, mugikortasunaren jasangarritasunaren alde egonik, Zumaia Flysch Trailaren antolakuntzak ikusleei desplazamenduak oinez egitea eskatzen die. Adibidez, Zumaiatik Elorriagara 45 minutuko ibilaldi lasaia dago. Gainera, flyschak eta Geoparkeak eskaintzen dituzten ikuspegiez gozatzeko aukera dute pasiera egiten duten bitartean”, azaldu dute antolatzaileek.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest