Inda Mendi Elkarteak emakumeei zuzendutako entrenamendu saioak antolatu ditu berriro aurten, emakumeen parte-hartzea sustatzeko asmoz. Guztira, sei saio izango dira, eta lehenbizikoa igande honetan egingo da. Parte hartu nahi dutenek, eta urtero lez, abiapuntua Lubaki kiroldegian izango dute, 08:00etan.

Aurtengo berrikuntza gisa, ordea, entrenamenduan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, eta horretarako, formulario hau bete behar dute. Gainera, hurrengo asteetan egingo diren entrenamendu saioetarako ere aurrez zabalduko da izen ematea.