Errutinara itzultzeko modu onena korrika egitea dela pentsatuta, bosgarren entrenamendu saioa prestatu dugu astebururako. Igandean, irailaren 7an, izango da saioa, eta dagoeneko eman daitezke izena esteka honen bidez.

Lasterketa laburra egin behar dutenek 12 kilometroko ibilbidea egingo dute Elorrixa eta Trebola eremuetatik zehar, 350 metroko desnibel positiboarekin. Entrenamenduak 100 minutu iraungo ditu.

Bestalde, lasterketa luzea egingo dutenek Sakoneta inguruan ibiliko dira, 21 kilometroko ibilbidea osatuz, eta 700 metroko desnibel positiboa izango dute. Saio honek 200 minutuko iraupena izango du.