Aurtengo entrenamendu saioetako azkena egingo dugu larunbatean. Azken saioan urriaren 5eko lasterketan egingo diren bi ibilbideak egiteko aukera izango dute korrikalariek.

Hala, ibilbide luzekoek hiru ordu inguruko itzulia egingo dute, eta motzekoek, aldiz, bi ordukoa. Entrenamendu saio luzeak izango dira, beraz, parte hartzen dutenek saioan zehar behar izango dituzten jakiak eta edariak eramatea gomendatzen da.

Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute hemen, eta larunbatean Lubaki kiroldegira agertu beharko dute 8:00etarako.