Martxoaren 24an, 25ean eta 26an…
Berrikuntzekin dator aurten Zumaiako Flysch Trail Mendi lasterketaren XVII. edizioa. Lehenbizkoa aurreratu genuen: larunbat goizez izango da aurreneko aldiz. Badu data, beraz: urriaren 3a. Beste berrikuntza izen-ematearekin dator. Aurreko urteetan ez bezala, hiru egunetan banatuko da, eta egun bakoitzean zeinek eman ahalko duen izena zehaztu du antolakuntzak.
IZEN-EMATEA
Martxoaren 24an, 25ean eta 26an izango da, eta irailaren 18an itxiko da, baldin eta gehieneko partaide kopurura lehenago iristen ez bada.
- Asteartean, martxoaren 24an, emakumezkoek eta ez-binarioek izango dute izena emateko aukera: 115 dortsal aterako dira lasterketa laburrekoak, eta 175 luzekoak.
- Asteazkenean, martxoaren 25ean, juniorrek izango dute izena emateko aukera, emakumezkoak eta gizonezkoak: 25 dortsal aterako dira. Adin honetakoek aurkeztu behar dituzten agiriak Lubaki kiroldegian eskuz aurkeztu beharko dituzte egun berean edo aurrerago, online izena ematea errazte aldera.
- Ostegunean, martxoaren 26an, gizonezkoek izango dute izena emateko aukera: 115 dortsal aterako dira lasterketa laburrekoak, eta 175 luzekoak.
Izen ematea zumaiaflyschtrail.eus eta kronoak.com webgunean egin beharko da.
Lasterketaren distantziak eta prezioa ondorengo hauek izango dira:
- Zumaia Flysch trail (24 km)
- Kopurua: 400 korrikalari.
- Prezioa: 30 €
- Zumaia Flysch trail laburra (14 km)
- Kopurua: 250 korrikalari.
- Prezioa: 20 €
ITXARON ZERRENDA
Izen-emate kopurua betetzen bada, itxaron zerrenda zabalduko da. Partaide batek baja ematen badu, zerrenda honetako hurrenkera erabiliko da korrikalari berriak sartzeko.
Aldaketan ezingo da proba edo distantzia aldatu, ez eta korrikalariaren poltsan joango den materialaren (kamiseta…) aldaketarik egin.
- Baja: Korrikalari batek lasterketan parte hartzeko arazorik badu eta baja eman nahi badu, antolakuntzari e-mailez jakinarazi beharko dio. Kasu honetan, kudeaketako gastuagatik, korrikalariari 6 € kobratuko zaizkio.
Baja emateko aukera izango da proba baino bi aste lehenagora arte (irailak 18).
Ordaindu ondoren emango dio alta antolakuntzak korrikalariari lasterketan, eta horren agiria jasoko du izen-ematean zehaztutako e-mailean. Baldintza hauek betetzen ez dituztenak ez dira Zumaia Flysch trail mendi lasterketako izen-emate zerrendan sartuko.
ADIN TXIKIKOEN IZEN-EMATEA
14 urte eta 17 urte bitarteko korrikalariek (2026ko abenduaren 31n izango duten adina hartuko da kontuan) derrigorra izango dute “adingabeen baimena” dokumentua egoki bete eta Lubaki kiroldegian aurkeztea. Horrela ez bada, izen-ematea ez da onartuko.
Dokumentua izen-emateko plataforman eta antolakuntzaren webgunean zintzilik izango da.
ANIZTASUN FUNTZIONALA DUTEN PERTSONEN IZEN-EMATEA
Zumaiako Flysch Trail mendi lasterketa proba inklusiboa izatea du helburu antolakuntzak. Hori horrela, edozein aniztasun funtzional duen pertsonak izena emateko aukera izango du. Bakoitzaren errealitatera hobeto egokitzeko izen-emate eskaera egin beharko dute emailez (info@zumaiaflyschtrail.eus ) honako informazioa helaraziz:
- Datu pertsonalak: izena, abizenak, adina, jaioterria, telefono zenbakia…
- Aniztasuna ziurtatzen duen agiria.
- Proba egiteko dituen beharrak.
Behin datuak jasota, antolakuntza korrikalariarekin kontaktuan jarriko da nondik norako guztiak lantzeko eta parte-hartzea konfirmatzeko.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest