Arazoak atzoko izen-ematean
Atzo zabaldu zen Zumaia Flysch Trail lasterketaren izen-ematearen lehen txanda. Emakumezkoek eta ez bitarrek zuten horretarako aukera, baina antolakuntzari ez dagokion arazo bat tarteko, bertan behera gelditu zen kronoak.com webguneko izen-ematea.
Pertsona guztien izen-emate berdintasuna ezin izan zenez bermatu, izen-ematea itxi eta aukera berri bat eskaintzea erabaki zuen antolakuntzak. Hala, emakumezkoek eta ez bitarrek izena emateko aukera izango dute berriro, ostiralean, 20:00etan.
- Hala ere, atzo izena ematea lortu zutenek dortsala bermatuta dutela adierazi nahi dute arduradunek.
- Bestetik, beste bi egunetako izen-emateak berdin jarraitzen dutela ziurtatu dute, hau da, gaur asteazkena, juniorrek izango dute izena emateko aukera, emakumezkoak eta gizonezkoak, 20:00etan.
- Bihar, osteguna, gizonezkoek izango dute izena emateko aukera, 20:00etan.
- Ostiralean emakumezkoek eta ez bitarrek eman ahalko dute berriro izena, 20:00etan.
Norbaitek bestelako arazorik izan balu atzo, edota informazioa beharko balu, idatzi dezala info@zumaiaflyschtrail.eus posta elektronikora,
Zumaia Flysch Trail lasterketak barkamena eskatu nahi du atzoko aparteko gorabeheragatik, eta sor zituen eragozpenengatik.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest