ZUMAIA FLYSCH TRAIL 2026ko ARAUDIA

1- DATA ETA LEKUA.

Zumaiako XVII. Flysch trail mendi lasterketa 2026ko urriaren 3an izango da, larunbatean. Irteera eta helmuga Eusebio Gurrutxaga plazan izango da. 

2.- IZEN-EMATEA.
Izen-ematea martxoaren 24an, 25ean eta 26an izango da, eta irailaren 18an itxiko da, baldin eta

gehieneko partaide kopurura lehenago iristen ez bada.

  • Asteartean, martxoaren 24an, emakumezkoek eta ez-binarioek izango dute izena emateko aukera: 115 dortsal aterako dira lasterketa laburrekoak, eta 175 luzekoak.
  • Asteazkenean, martxoaren 25ean, juniorrek izango dute izena emateko aukera, emakumezkoak eta gizonezkoak: 25 dortsal aterako dira. Adin honetakoek aurkeztu behar dituzten agiriak Lubaki kiroldegian eskuz aurkeztu beharko dituzte egun berean edo aurrerago, online izena ematea errazte aldera.
  • Ostegunean, martxoaren 26an, gizonezkoek izango dute izena emateko aukera: 115 dortsal aterako dira lasterketa laburrekoak, eta 175 luzekoak.Bi proben artean guztira 650 korrikalari izango dira. Izen ematea kronoak.com webgunean egin beharko da.
  • Zumaia Flysch trail (24 km)
  • Kopurua: 400 korrikalari.
  • Prezioa: 30 €
  • Zumaia Flysch trail laburra (14 km)
  • Kopurua: 250 korrikalari.
  • Prezioa: 20 €ITXARON ZERRENDAIzen-emate kopurua betetzen bada, itxaron zerrenda zabalduko da. Partaide batek baja ematen badu, zerrenda honetako hurrenkera erabiliko da korrikalari berriak sartzeko.Baja eman den zerrenda edo probaren itxaron zerrenda erabiliko da aldaketa egiteko eta izan daiteke aldaketaren epea ikusita korrikalariaren poltsan joango den materialaren (kamiseta…) aldaketarik ez onartzea.

• Baja: Korrikalari batek lasterketan parte hartzeko arazorik badu eta baja eman nahi badu, antolakuntzari e-mailez jakinarazi beharko dio. Kasu honetan, kudeaketako gastuagatik, korrikalariari 6 € kobratuko zaizkio.

Baja emateko aukera izango da proba baino bi aste lehenagora arte (irailak 18).

Ordaindu ondoren emango dio alta antolakuntzak korrikalariari lasterketan, eta horren agiria jasoko du izen-ematean zehaztutako e-mailean. Baldintza hauek betetzen ez dituztenak ez dira Zumaia Flysch trail mendi lasterketako izen-emate zerrendan sartuko.

ADIN TXIKIKOEN IZEN-EMATEA

14 urte eta 17 urte bitarteko korrikalariek (2026ko abenduaren 31n izango duten adina hartuko da kontuan) derrigorra izango dute “adingabeen baimena” dokumentua egoki bete eta plataformara igo edo Lubaki kiroldegian aurkeztea. Horrela ez bada, izen-ematea ez da onartuko.

Dokumentua izen-emateko plataforman eta hemen zintzilik izango da.

izen-emate_orria ADINGABE_2026

ANIZTASUN FUNTZIONALA DUTEN PERTSONEN IZEN-EMATEA

Zumaiako Flysch Trail mendi lasterketa proba inklusiboa izatea du helburu antolakuntzak. Hori horrela, edozein aniztasun funtzional duen pertsonak izena emateko aukera izango du. Bakoitzaren errealitatera hobeto egokitzeko izen-emate eskaera egin beharko dute emailez (info@zumaiaflyschtrail.eus ) honako informazioa helaraziz:

  • Datu pertsonalak: izena, abizenak, adina, jaioterria, telefono zenbakia…
  • Aniztasuna ziurtatzen duen agiria.
  • Proba egiteko dituen beharrak.Behin datuak jasota, antolakuntza korrikalariarekin kontaktuan jarriko da nondik norako guztiak lantzeko eta parte-hartzea konfirmatzeko.3.-DORTSALAK JASOTZEAZumaiako Alondegia kultur etxean jasoko dira, Oxford aretoan. https://maps.app.goo.gl/LCBRf6hXZBn411LM8
    Ordutegia:
  • Urriak 2, ostirala, 17:00-20:00.
  • Urriak 3, larunbata, 07:00-09:00.Dortsala jasotzeko derrigorrezkoa da parte-hartzailea bertaratzea, eta ezingo du dortsala beste inork jaso. Idatzizko baimen edo eskuordetzeak ez dira onartuko.

Dortsala jasotzeko nortasun agiria (NAN), eta izen-ematean jasotako ziurtagiria edo baliokidea aurkeztu beharko dira.

4.- PROBAKO IRTEERA ORDUTEGIAK:

  • 09:30 Zumaia Flysch Trail (24 km)
  • 10:00 Zumaia Flysch Trail laburra (14 km)5.- DORTSALA ETA MATERIALEN KONTROLA ETA IKUSKAPENA
    Proba bakoitza baino 15 minutu lehenago zabalduko da irteera eremua. Bertan, antolatzaileek materialaren ikuskapena egiteko aukera izango dute: oinetakoak, dortsala, jantzia…Antolakuntzak eskumena izango du, era berean, ordutegia errespetatzen ez duen korrikalaria zigortzeko.6.- DERRIGORREZKO MATERIALA

    Antolakuntzak ez du derrigorrezkotzat inolako materialik zehazten. Hala ere, proba aurretik bidalitako e-mailean eguraldi iragarpena ikusita, honi aurre egiteko materiala eskatzeko eskumena izango du.

    Derrigorra izan ez arren, probaren helburuetako bat ingurumenaren zaintza eta errespetua izanik, aurtengo proban bi jokabide egoki gomendatzen dira:

    • Edalontzia.
    Proban zehar dauden anoa guneetan ez da edalontzirik egongo. Hori horrela, norberak eraman

    beharko du anoa gunetan edan ahal izateko edalontzia.

• Barrita, gel eta antzerakoak
Derrigorra izango da norberak daramatzan barrita, gel edo antzekoetan dortsal zenbakia

izendatzea.

7.- ZERBITZUAK:

Zaindegia irteera/helmuga puntuan egongo da, eta dutxak Lubaki kiroldegian izango dira (Basadi auzunea 16).

Horretaz gain, anoa gune nagusia, freskatzeko dutxa, komunak, eta abar izango dira Irteera/helmuga puntuan.

8.- BREAFING – BILERA INFORMATZAILEA.

Probaren nondik norakoak zehazteko informazioa antolakuntzaren webgunean (https://zumaiaflyschtrail.eus) eta sare sozialetan zintzilikatuko da, eta korrikalari bakoitzari e- mailez jakinaraziko zaizkio.

9.- IBILBIDEA

Lasterketa “Euskal Kostaldea UNESCOren munduko Geoparkea”n izango da; beraz, eremu babestuan.

o Zumaia Flysch trail:
o Distantzia: 24 km

o Desnibel metatua: 1.007m • Zumaia Flysch trail laburra:

o Distantzia: 14 km
o Desnibel metatua: 487 m

10.- SAILKAPENAK ETA SARIAK.

10.1.- SAILKAPENA

Euskadiko Mendi federazioaren Mendi lasterketetako araudiaren arabera kronometratuko dira lasterketak.

Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu izango dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora hori pasatu eta gero, ofizialak egingo dira sailkapenak.

  • Zumaia Flysch trail (24 km)
    o Absolutua. (+18 urte).o Masterra (+40 urte).o Zumaiar absolutua eta masterra.
  • Zumaia Flysch trail laburra (14km)o Absolutua.(+18urte).
    o Sub 18. (14-17 urte)
    o Zumaiar absolutua eta sub18 (14-17 urte)Maila guztietan emakume, gizon eta ez-binarioen sailkapenak egingo dira, betiere hiru partaide edo gehiagok ematen badute izena.Kontuan hartuko da korrikalariak 2026ko abenduaren 31n izango duen adina.

10.2. SARIAK

Zumaia Flysch trail (24 km)
o Kategoria absolutua neska, mutil eta ez-binarioetan*.

1- Txapela, 400 €-ko merkataritza bonua, eta datorren urteko lasterketan parte hartzeko dortsala.

2- Garaikurra eta 200 €-ko merkataritza bonua.

3- Garaikurra eta 150 €-ko merkataritza bonua.

o Master kategoria neska, mutil eta ez-binarioetan*. 1- Garaikurra eta 100 €-ko merkataritza bonua.
2- Garaikurra eta 75 €-ko merkataritza bonua.
3- Garaikurra eta 50 €-ko merkataritza bonua.

o Zumaiarren absolutu kategoria neska, mutil eta ez-binarioetan*. 1- Garaikurra.

2- Garaikurra. 3- Garaikurra.

o Zumaiarren master kategoria neska, mutil eta ez-binarioetan*.

1- Garaikurra.
2- Garaikurra.
3- Garaikurra.

Zumaia Flysch trail laburra (14 km)
o Kategoria absolutua neska, mutil eta ez-binarioetan*.

1- Garaikurra eta 150 €-ko merkataritza bonua.
2- Garaikurra eta 100 €-ko merkataritza bonua.
3- Garaikurra eta 50 €-ko merkataritza bonua.

o Sub-18 kategoria neska eta mutiletan.
1- Garaikurra eta 75 €-ko merkataritza bonua.

2- Garaikurra eta 50 €-ko merkataritza bonua.

3- Garaikurra eta 25 €-ko merkataritza bonua.

o Zumaiarren absolutu kategoria neska eta mutiletan.

1- Garaikurra.
2- Garaikurra.
3- Garaikurra.

o Zumaiarren sub-18 kategoria neska eta mutiletan.

1- Garaikurra.
2- Garaikurra.
3- Garaikurra.

Sariak ez dira gehigarriak izango. Beraz, parte-hartzaile batek kategoria ezberdinetan saria izanez gero, ez dira gehituko, eta kategoria nagusiena edo orokorra gailenduko da besteekiko.

10.3.-PODIUM ORDUTEGIA

Sari banaketa 13:45ean hasiko da, eta ordena honetan banatuko dira sariak:

  • Zumaia Flysch trail.
  • Zumaia Flysch trail laburra. 

     

    11.- SEGURTASUNA.

    Antolakuntzak ardura zibileko eta istripuetako aseguruak izango ditu. Gurutze Gorriaren laguntza ere izango du.Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei osasun azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

    12.- SEINALEZTAPENA.

    Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartel adierazleekin.

13.- HORNIDURA.

Lasterketan zehar hainbat anoa gune egongo dira (ikusi planoa)

Edozein ezbehar txiki izanez gero, anoa gune bakoitzean oinarrizko botikina izango da.

14.- KONTROLAK ETA GEHIENEZKO DENBORA

Proba amaitzeko ez da tarteko kontrolik egongo; bai, ordea, derrigor pasatu beharreko eremuak. Bertan tarteko denborak zehaztuko dira.

Helmuga puntua 13:45ean itxiko da. Beraz, gehienez ere 4 ordu eta 15 minutu izango dira lasterketa amaitzeko.

15.- INGURUMENA.

Lasterketa “Euskal Kostaldea UNESCOren munduko Geoparkean” egiten da.

Erabat debekatuta egongo da edozein zabor mota lurrera botatzea; horretarako, anoa gune eta kontrol gune bakoitzetik 25 m eta 50 m-ra zabor ontziak egongo dira eta parte-hartzaile guztien betebeharra izango da eremu hauetatik kanpo zaborrik ez botatzea.

Ibilbidean zehar ingurumeneko boluntario eta epaileak egongo dira hau kontrolatzen. Arau hau betetzen ez duen korrikalaria lasterketatik kanporatua izango da.

16.- IBILBIDEAREN SEGURTASUNA.

Edozein baldintza ematen dela ere, antolakuntzak eskumen guztia du lasterketa ibilbide alternatibo batetik desbideratzeko, beharrezkoak liratekeen aldaketak egiteko, edota lasterketa bertan behera uzteko. Edozein erabaki hartzeko irizpide nagusia korrikalarien ongizatea eta segurtasuna izango da. Erabakia antolakuntzako koordinazio taldean hartuko da.

17.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN.

Parte-hartzaileen betekizuna izango da istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol- guneetan edozein ezbeharren berri ematea. Hala egiten ez duen korrikalaria lasterketatik kanporatua izango da.

Gurutze Gorriaren laguntza izango dugu lasterketa osoan zehar.

18.- ERANTZUKIZUNA.

Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripua zabarkeriak eraginda gertatzen bada.

Korrikalari bat berea ez den dortsalarekin irteten bada, eta ezbeharren bat izaten badu, erantzukizuna dortsalaren jabearena izango da.

Parte-hartzaileen objektu pertsonalen ardurarik ez du izango antolakuntzak. Helburu horrekin zaindegi-zerbitzua egongo da helmuga bertan.

Parte-hartzaileek dute beren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.

19.-ARAUDIAREN ONARPENA.

Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena EMF-FVM-ren araudia kontuan izanda ikusiko da.

20.- DATUEN BABESA.

• Parte-hartzaileak lasterketan izena ematearekin datuen erabilera hau egitea onartzen du:

o Lasterketako sailkapena publikatzeko aukera.

o Lasterketako argazkiak publiko egiteko edo korrikalariei bidaltzeko aukera.

o Lasterketako datuak ezingo dira hauek ez diren beste helburu batzuetarako erabili.

o Hau ez onartzeak lasterketan ezin parte hartzea ekarriko du. • Datuen tratamendua:

o Arduraduna:ZumaiakoUdala

o Datuen erabilera: lasterketa honetarako erabiliko dira datuak.

o Erabiliko diren datuak: datu sinpleak erabiliko dira (izena, abizena, jaiotze data, kamiseta neurria…).

ARGIBIDEAK / INFORMACION.
Tel.: 943862021
Helbide elektronikoa: info@zumaiaflyschtrail.eus www.zumaiaflyschtrail.com