Etiketa Berdea manifestua sinatu du Zumaia Flysch Trail lasterketak. Etiketa Berdea mendi lasterketa etikoen aldeko manifestua da, eta mendi probetan konpromiso etikoa eta ingurumena errespetatzeko apustua egiten da bertan.

Zumaiako lasterketa munduko lekurik berezienetakoan egiten da, Geoparkea eta flyschari esker. Entziklopedia baten antzera, Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiago irakur daiteke flyschean. Jakin badakigu leku ikusgarri eta berezi horretatik korrika egitea oparia dela parte hartzaileentzat, horregatik, lasterketak horrela jarrai dezan, ezinbestekoa da proba bera eta ingurua zaintzea.

Horretarako, inguruarekiko errespetuzko jarrera izateko konpromisoa hartu du Zumaia Flysch Trailek. Manifestua ezagutu nahi baduzu, esteka honetan irakur dezakezu osorik.