Astelehenean, hilaren 25a, egin zen Zumaia Flysch Traileko oparien zozketa. Bi lagunentzako Mediterraneoan zeharreko itsas bidaia 4291 zenbakiak eskuratu du. Bigarren saria (bi lagunentzako sei zirkuitu eta bi bazkari Zelai hotelean) 3404 zenbakiarentzat izango da, eta hirugarena (lau zirkuitu eta bi bazkari) 4550 zenbakiarentzat. Saridunek turismo bulegoan jaso beharko dute saria. Saridunen bat agertu ezean, ordezko zenbakiak hartuko dira kontuan: 3028 eta 9251.