Albisteak
Juanito Oiarzabal izango da aurtengo omendua
Urteroko ohiturari eutsiz, aurten ere goi mailako mendizale bat omenduko du lasterketak: Juanito Oiarzabal. Lasterketaren egunean omenaldia jasotzeaz gain, ekainaren 23an hitzaldia eskainiko du Aita Mari aretoan, 19:30ean.
Himailaiako zortzi milako guztiak bi aldiz igotzeko proiektuaren barruan, 2011an Lothse-ra egin zuen bigarren igoaldiaren inguruko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du. Saioaren aurkezpenean parte hartuko dute Juanjo San Sebastianek eta Sebastian Alvarok.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest