Maiatzaren 6tik aurrera izango da Zumaia Flysch Trail mendi lasterketan izena emateko aukera. Aurrez, Espainiako Kopan parte hartuko duten klubek eta lasterketako antolatzaileak ZTR klubarekin prestatutako entrenamendu programan parte hartu duten emakumeek izango dute aukera. Izen ematea herrikrosa.eus webgunearen bidez egin behar da.