WMRA mendi lasterketen Munduko Kopa Zumaiara itzuliko da 2021ean
Koronabirusak bertan behera utzi du 2020ko edizioa
XXII. Mountain Runningeko Munduko Kopako lehen jardunaldia osatuko zuten Classic eta Long Distanceko probak Zumaiako Flysch Trailean izan behar zuten maiatzaren 3an. Krisiaren hasieran proba irailaren 27ra atzeratzea pentsatu zen arren, azkenean ezingo da aurrera eraman, baina proba 2021eko maiatzaren 8an eta 9an itzuliko da Euskal Herrira.
Zumaiako Flysch Trail familia estimatua, boluntarioak, Udala, erakunde ezberdinak, federazioak, enpresak …, laburbilduz, proiektu eder eta solidario honetan parte hartzen dugun guztiok:
Aurten, ilusio ikaragarria genuen probaren antolakuntzan, eta nazioarteko ekitaldietarako puntuagarriak ziren hiru proba sartu genituen: NWWCup Ipar Martxako Munduko Kopa eta WMRA mendiko lasterketen Munduko Kopa. Ingurumena errespetatzeko proiektu bat ere estreinatzen genuen, aditu handien hitzaldi programa batekin.
Tamalez, Euskadin probak egiteko aurreikusitako egoera ez da aldekoa COVID19 pandemiaren ondorioz. Honek bost hilabeteko aurrerapenarekin, 2020ko ekitadia bertan behera geratzen dela jakinaraztera garamatza eta 2021eko maiatzak 8-9an probarako gonbitea egiten dizuegu.
Proba bertan behera lagatzeko erabakia hartzera garamatzaten arrazoiak hauek dira:
1.- Euskal gizartearen egoera eta beharrak, ekonomikoak zein osasunekoak, beste lehentasun batzuk izango dituzte. Gure babesleen aurrekontuak gizartean dauden premiazko beharrak arintzera bideratuko dira (osasuna, langabezia …); are gehiago, Osasun Ministerioaren esanetan, etorkizunean kasuen gorakada orokorrak izan daitezkeela kontuan izanda.
3.- 450 boluntarioen segurtasunari begira, hauek kutsatuak izan daitezke edota sintomarekin gabeko eramaileak izan daitezke. Probak biltzen dituen 5.000 pertsona baino gehiagoko ekitaldi batean osasun berme gorenak lehenestearen alde egin dugu.
Arrazoi hauengatik eta gure kasu zehatzerako ditugun datuekin, uste dugu guztiontzat erabakirik onena dela.
ESKERRIK ASKO GUZTIOI, 2021EKO MAIATZAREN 8-9 ELKAR IKUSIKO DUGU: 2009an Raul Garcia Castan eta Oihanak Kortazarrek irabazi zuten lehen ekitalditik gaur egun arte guregan konfidantza izan duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Ziur gaude egoera izugarri hau ahaztuta eta gaindituta, 2021ean gure 12. edizioari aurre egiteko indarberrituta itzuliko garela.
2021erako data maiatzaren 8-9 izango litzateke. Horregatik, lehenik eta behin, Nazioarteko Federazioen konfiantza eskertu nahi dugu, eta hemendik berresten dugu datorren urterako konpromisoa NWWCup eta WMRArekin, bai eta Ocisporti Sky Runnerrekin ere, 2021. urteko txapelketak antolatzen jarraitzeko.
Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu emakumeentzako hiru entrenamendu gidatuetan lagundu duten boluntarioei eta parte hartu duten Zumaiako zein beste herrietako korrikalariei. Ikaragarriak zarete.
Azkenik, nahiz eta izen emate orokorrak ireki ez ziren, nazioarteko eta eliteko korrikalairen izen emateak bagenituen. Munduko Kopako txapeldunak, Europako, Espainiako, Euskadiko txapeldunak dira eta hainbat lekutatik etorritakoak: Italia, Erresuma Batua, Irlanda, Eritrea, Etiopia …
2020erako baieztatu genituen eliteko batzuk honako hauek dira: Sarah Maccormack, Lucie Marsanova, Louise Mercer, Charlotte Morgan, Petro Mamu, Bernard Dematteis, Zak Hanna, Martin Dematteis, Joseph Dugdale, Sandor Szabo, Chris Richards, Scout Adkin, Jacob Adkin, Ismail Razga, Jawad Louiz, Hassan Ait Chaou, Raul Criado eta nola ez 2019 irabazlean diren Oihana Kortazar eta Oier Ariznabarreta.
Guztiekin harremanetan gaude, 2021erako izen-ematea helarazteko; horrela, euskal zaleek kirol honetako Europako, Afrikako eta Amerikako izar handiez gozatu ahal izango dute, inguruko korrikalari boluntarioekin batera korrika eginez.
Besarkada bero bat ZUMAIA FLYSCH TRAIL familiari. Munduko ilusio guztiarekin elkar ikusiko dugu 2021eko maiatzaren 8-9an. Laster iritsiko da … .GORA ZUMAIA FLYSCH TRAIL.
ZUMAIA FLYSCH KIROL ELKARTEA ETA BOLUNTARIO GUZTIAK.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest