Raul Criado eta Charlotte Morgan gailendu ziren atzo jokatu zen, eta sekula baino gogorragoa izan zen XII. Flysch Traileko maratoian. Criado Aragoiko gaztea gailendu da nagusitasun osoz gizonezkoetan, maratoia 4:35:16 denboran osatu, eta Flysch Trail maratoiaz gain, Munduko Kopa ere irabazi du. Ismail Razga sailkatu da bigarren, eta Criadok baino hogeita lau minutu gehiago behar izan ditu proba amaitzeko. Hirugarren Igon Manzisidor debarra sailkatu da, 5:03:22 denborarekin.

Bertakoen artean, Jokin Gijarro zumaiarra nabarmendu da, izan ere, bosgarren sailkatu da.

Emakumezkoetan, berriz, Charlotte Morgan eskoziarra izan da irabazlea, 5:18:30 denborarekin. Bigarren postua, aldiz, Oihana Kortazarrentzat izan da, 5:26:25 denbora eginda. Belen Perez izan da podiuma osatu duena 6:29:55 denbora eginda.

Laugarren postuan Nerea Amilibia zarauztarra helmugaratu da.

Maratoi erdia

Maratoi erdiko irabazleak, berriz, Geoffrey Ndungu eta Joyce Njeru izan dira. Ndunguk 1:36:48 denboran egin du, eta 25 segundoko aldea atera dio bigarren gizonezkoari, Sandor Szabo. Hirugarrena Amets Aranberri zestoarra izan da, 1:37:59 denbora eginda.

Emakumezkoetan, Njeru izan da nagusi 1:41:32 denbora eginda. Aise gailendu da, eta sailkapen orokorrean ere seigarren egin du keniarrak. Bigarren Lucy Wambui izan da, 1:42:15 denbora eginda, 43 segundora. Alice Gaggik itxi du podiuma emakumezkoetan, 1:49:18 denbora eginda.

Emakumezkoen partaidetza

Guztira, 700 korrikalarik parte hartu dute aurtengo lasterketetan, eta parte hartzaile guztien %35 emakumeena izan dela nabarmendu nahi du antolakuntzak. “Azken edizioan, duela hiru urte, %15ekoa izan zen kopurua”.

Maratokiko sailkapen osoa, hemen ikus dezakezu, eta hemen, aldiz, maratoi erdikoa.