Igandean, urriak 2, jokatuko da aurtengo Zumaia Flysch Trail probaren XIII. edizioa, eta guztia prest dugu. Maratoi erdiko parte-hartzaileek larunbatean eta igandean eskuratu ahal izango dituzte dortsalak Gernika pasealekuko anbulatorio zaharrean; larunbatean jaso nahi dituztenek 16:00etatik 20:00etara egin ahalko dute, eta, aldiz, igandean jaso nahi dutenek 07:00etatik 09:30era izango dute aukera.

Zumaia Flysch Trail lasterketak zerbitzu ugari eskaintzen die korrikalariei, eta horietako bat da kontsigna eta dutxa zerbitzuak. Hala, lasterketaren egunean Eusebio Gurrutxaga plazan kokatutako kontsignak erabilgarri izango dira 08:00etatik 15:00etara, eta, behin lasterketa amaituta, Lubaki kiroldegiko dutxak zabalik izango dituzte 11:00etatik 15:00etara.

Bestalde, korrikalari zein ikusleei igandean Zumaiara iristeko modurik egokiena garraio publikoa dela gogoratu nahi diegu, hala ere, horientzako nahiz autoz iristen direnentzat hona hemen beharrezko informazio guztia.