Igandean, uztailak 21, egingo dugu aurtengo Zumaia Flysch Trail lasterketako beste entrenamendu bat. Aurrekoak bezala, kiroldegitik abiatuko dira parte hartzaileak, 08:00etan. 

Bi ibilbide landuko dituzte; batean, lasterketa motza egin behar dutenek Elorrixa aldetik egingo dute korrika, guztira 9 kilometroko ibilbidea eginez, 230 metroko desnibel positiboarekin. Entrenamenduak 100 minutu iraungo ditu.

Ibilbide luzekoek, aldiz, Punta Mendatatik zehar ibiliko dira, 21 kilometroko ibilbidea gauzatuz, eta 800 metroko desnibel positiboa duena. Saio horrek, berriz, 150 minutu iraungo ditu.

Gogoratu gainera, lau prestakuntza-saiotan parte hartzen duten nesken artean 15 dortsal zozkatuko dituela Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasun Sailak. Igande honetakoa da, hain justu, laugarrena.