Albisteak
Ibilbide osoa, igandeko azken entrenamenduan
Igande honetan emango zaio amaiera aurtengo entrenamendu saioei. Igandeko azken saioan urriaren 6ko lasterketan egingo diren bi ibilbideak egiteko aukera izango dute korrikalariek.
Hala, ibilbide luzekoek hiru orduko itzulia egingo dute, eta motzekoek, aldiz, bi ordukoa. Entrenamendu saio luzeak izango dira, beraz, parte hartzen dutenek saioan zehar behar izango dituzten jakiak eta edariak eramatea gomendatzen da.
Seigarren entrenamendua egin ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasun Sailak lasterketarako 15 dortsal zozkatuko ditu gutxienez lau prestakuntza-saiotan parte hartu duten nesken artean.
Parte hartu nahi dutenek Lubaki kiroldegira agertu beharko dute 8:00etarako. Animatu eta zatoz azken saiora!
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest