GURRUTXAGA DONOSTIARRA ETA URTEAGA ZUMAIARRA IZAN DIRA IRABAZLEAK IBILBIDE LABURREKO LASTERKETETAN
Eguraldia lagun, festa giroan egin dute gaur korrikalariek Zumaia Flysch Trail lasterketako ibilbide motza. Guztira 13 kilometroko bidea bukatu behar zuten parte hartzaileek, eta guztira 250 korrikalari izan dira proban.
Korrikalariak 10:00etan abiatu dira ikusle ugariren babesean, eta 13 kilometroko ibilbidearen ostean, lehenbiziko gizonezkoa helmugaratzen Iñigo Gurrutxaga donostiarra izan da, ordubete eta 44 segundotan. Bigarren postuan Elgetako Martin Egizabal helmugaratu da, ordubete, 2 minutu eta 26 segundotan. Azkenik, hirugarren postuan Peio Ziarsolo errezildarra iritsi da, Egizabal baino minutu bat gehiago behar izanik.
Emakumeen sailkapenari dagokionez, Maite Urteaga zumaiarra eta Ania Hernandez gasteiztarra izan batera iritsi arren helmugara, herrikoa izan da sailkapenean lehen postuan, ordubete, 10 minutu eta 2 segundotan. Urteaga eta Hernandezen ondoren, Irune Lertxundi oriotarra helmugaratu da hirugarren postuan, 1:13:29 denborarekin.
Lasterketa motzeko sailkapen osoa hemen ikus daiteke.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest