Albisteak
Lasterketarako dortsalak, agortuta

Larunbatean zabaldu zen aurtengo urriaren 5ean egingo den Zumaia Flysch Trail lasterketarako izen-ematea, eta berehala agortu ziren dortsal guztiak. Zehazki, 10:00etan ireki zen epea, eta lasterketa luzeko (24 kilometro) 400 dortsalak eta motzeko (14 kilometro) 250ak agortu ziren.
Zumaiako mendi lasterketako arduradunek eskerrik beroenak eman nahi dizkiete herritarrei, erakutsitako interesagatik eta emandako babesagatik.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest