Urriaren 5ean kirolaren festa izango dugu Zumaian. Flysch Trail lasterketaren edizio berria jokatuko da, eta Zumaia giro bikainean murgilduz. Baina jakin badakigu hori guztia ezinezkoa litzatekeela jasotako babes eta laguntzarik gabe.

Zumaiako udalak eta Indamendi mendi bazkunak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako Turismoarekin elkarlanean antolatutako lasterketak hainbat erakundek eta enpresek emandako babesa du oinarria. Horien laguntzarik gabe, Zumaia Flysch Trail ez zen izango.

Horregatik, lerro hauen bidez, eskerrik beroenak luza nahi diegu. Zumaia Flysch Trail zuen lanaren eta laguntzaren emaitza delako.

Eskerrik asko guztiei!