Sei entrenamenduen erdia gaindituta, ostiral honetan, uztailaren 25ean, laugarren saioa egingo dugu.

Lasterketa laburra egin behar dutenek 14 kilometroko ibilbidea egingo dute Elorrixa, Trebola eta Talaimenditik zehar, 400 metroko desnibel positiboarekin. Entrenamenduak 110 minutu iraungo ditu.

Bestalde, lasterketa luzea egingo dutenek Mendata zeharkatuko dute, 23 kilometroko ibilbidea osatuz, eta 1.000 metroko desnibel positiboa izango dute. Saio honek 200 minutuko iraupena izango du.

Ostiral honetako saioan parte hartu nahi dutenek lehenago eman beharko dute izena, esteka honen bidez, eta ostiralean 8:00etan Lubaki kiroldegian egon beharko dute.