Edalontzirik gabeko anoa guneak prest ditu Flysch Trailak

Kirolaren festa ospatzeko prest da Zumaia. Urriaren 5ean korrikalariek Flyscharen bueltan naturaz eta inguruaz gozatzeko aukera izango dute kirola egiten duten bitartean. Lasterkaren bi ibilbideak -14 kilometroko motza eta 24 kilometroko luzea- ere prestatzen ari dira antolatzaileak, eta zehaztu dituzte biek izango dituzten anoa guneak.
Horrela, ibilbide motzak hiru anoa gune izango ditu:
- Anoa gunea. ELORRIAGA. Ibilbideko 4,8 kilometroan
- Anoa gunea. ELORRIAGA. 6,5 kilometroan
- Anoa gunea. SAN TELMO ermita. 10,5 kilometroan

Luzeak, aldiz, bost anoa gune izango ditu:
- Anoa gunea. ELORRIAGA. Ibilbideko 4,8 kilometroan
- Anoa gunea. MENDATA. 9,6 kilometroan
- Anoa gunea. ERROTABERRI. 13 kilometroan
- Anoa gunea. ELORRIAGA. 17,4 kilometroan
- Anoa gunea. SAN TELMO ermita. 21,4 kilometroan

Azken urteetan bezala, janaria eta edaria izango dituzte eskuragarri korrikalariek, eta anoa gune bakoitzean izango dena, ibilbidearen arabera antolatuta egongo da. Hala, gune batzuetan janaria eta edaria izango dute, baina beste gune batzuetan, aldiz, edaria bakarrik izango dute.
Gainera, behin lasterketa amaitutakoan, Beheko plazan ere anoa gunea izango dute korrikalariek, janariz eta edariz hornituta, eta festa giroarekin. Proban zehar dauden anoa guneetan antolakuntzak ez du edalontzirik emango. Hori horrela, norberak eraman beharko du anoa gunetan edan ahal izateko edalontzia, kantinplora soft edo tolesgarriak eramatea gomendatzen dute arduradunek.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest