Flysch Trail lasterketaren astean sartu gara. Igandean 9:30ean abiatuko da lasterketa luzea, eta 10:00etan, berriz, motza, eta horretarako dena prest da Zumaian. Baina guztia ondo prestatuta egon dadin, beharrezkoa izan dugu babesleek, lur jabeek, baserritarrek eta boluntarioek eskaini diguten laguntza: Andika baserria, Elorriaga auzoko bizilagunak, Ardantza, Debako Udala, Itziar Auzo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Rural Kutxa eta boluntarioak. “Beti esaten dugun bezala, herrigintza ariketa bat da Flysch Trail lasterketa, eta garbi dugu horien laguntzarik eta babesik gabe, ezingo genukeela igandeko eguna antolatu. Beraz, eskerrik asko denoi”.