Erraztasun guztiak korrikalarientzat

Kirolaren festaren epizentro bihurtuko da Zumaia igandean. Baina, kiroletik eta emaitzetatik haratago, gure herriaren esentzia eta nortasuna agertu nahi diegu korrikalariei. Hala, korrika egiteaz gain, Zumaiaz goza dezaten ere bada gure helburua.
Horrela, eta lasterketari eta korrikalariei begira, zerbitzu ugari eskainiko dizkiegu parte hartzaileei. Batetik, kontsignak izango dituzte eskuragarri motxilak edota poltsak uzteko. Horiek Eusebio Gurrutxaga plazan egongo dira eta 7:00etatik 9:00etara eta 11:00etatik 14:00etara bitartean izango dira zabalik. Lasterketa amaitutakoan, berriz, dutxa zerbitzua erabiltzeko aukera izango dute Lubaki kiroldegian 11:00etatik 14:00etara.
Dortsalak jasotzeko, aldiz, bi aukera izango dira: batetik, larunbatean 17:00etatik 20:00etara eta bestetik, igandean 07:00etatik 09:00etara. Alondegia Kultur Etxean izango da horretarako postua, eta, ahal den neurrian, larunbatean jasotzea eskertzen da.
Inguruko edo kanpoko herrietatik datozen korrikalarientzat Zumaiara iristeko eta non aparkatu dezaketen argibideak ere baditugu, hemen.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest