Flysch Trail lasterketak Etiketa Berdea egitasmoarekin bat eginda du, eta zentzu horretan, ingurumenaren aldeko pausoak ematea ezinbestekoa da. Hala, lasterketaren antolatzaileek dei egiten die ikusleei desplazamenduak oinez egitera. “Lasterketa, Zumaiako lurrez gain, Deba eta Itziarko lurretatik ere igarotzen da. Horrek, inguru horietako egunerokoan eragina du lasterketa egunean, batik bat, Elorriagan, Errotaberrin, Sakonetan eta Mendatan. Horrrgatik da garrantzitsua oinez ibiltzea. Adibidez, Zumaiatik Elorriagara 45 minutuko ibilaldi lasaia dago. Gainera, flyschak eta Geoparkeak eskaintzen dituzten ikuspegiez gozatzeko aukera dute pasiera egiten duten bitartean”.

Are gehiago, aurrez aipatutako gune horietan auto pilaketak ekiditeko asmoz, eta anbulantziak zailtasunik izan ez dezan, gune batzuetarako bideak itxiko dira.