Euria eta lokatza izan dira protagonista nagusiak lasterketa motzean, baina, hala ere, giro onean egin dute 14 kilometroko ibilbidea korrikalariek. Irteera 10:00etan izan da, eta lehenbiziko gizonezkoa helmugaratzen Mikel Goikoetxea mutrikuarra izan da, 1:01:54 denboran. Bigarren postuan iazko irabazlea, Mikel Gurrutxaga donostiarra El helmugaratu da, 1:02:35 denborarekin. Azkenik, hirugarren postuan Bidaniako Beñat Ibañez iritsi da, Egizabal baino 1:52:40 behar izanik.

Emakumeen sailkapenari dagokionez, Jule Olaizola eta Garazi Artola zumaiarrak izan dira, 1:14:41 eta 1:17:40 behar izan dute hurrenez hurren. Hirugarren, Aizarnazabalgo Laia Zumeta helmugaratu da, 1:19:03 denborarekin.

Lasterketa motzeko sailkapen osoa hemen ikus daiteke.