Albisteak
Bigarrengo entrenamendu irekia, larunbat honetan
Flysch Traileko antolaketa taldeak larunbat honetarako jarri du bigarren entrenamendua, ekainaren 27an. Lubaki kiroldegian jarri dute hitzordua, 08:00etan, eta nahi duenak izango du bertaratzeko aukera, generoa edozein izanda ere. Ez da izena eman beharko aurretik.
Bi distantziak landuko dituzte larunbatean ere, beti bezala: laburra prestatzeko saioak 10-11 km izango ditu, eta Elorriaga inguruan ibiliko dira. Luzea 19km ingurukoa izango da.
Adin txikikoek heldu batekin joan beharko dute.
Saioaren ondoren, anoa gunea izango da Lubaki kiroldegiaren kanpoaldean; baina oraingoan, ez da dutxarik izango, kiroldegia itxita dagoelako mantenu lanak egiteko, urtero garai honetan gertatzen den bezala.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest