Amaia Aranzabal eta Josu Bereziartua omenduko dituzte Zumaia Flysch Trail lasterketaren baitan
Zumaia Flysch Trail lasterketako arduradunek Amaia Aranzabal eta Josu Bereziartua omenduko dituzte aurtengo edizioan. Urriaren 3an izango da omenaldia, 13:00etan hasita. Zortzi milakoa igo zuen lehen emakume euskalduna da Aranzabal, Cho Oyu mendia izan zen 1.992ko irailean. Bereziartua, berriz, zortzi milako zazpi mendiak igoak dituen mendizale azpeitiarra da. Gainera, bi zortzi milako jarraian igo dituen lehen mendizalea izateagatik FEDMEk saria jaso zuen: Amaia Aranzabalekin Cho Oyu igo zuen, eta bi astera Everest mendiaren gailurrera heldu zen bakarrik.
Mendiaren munduan nabarmendu diren euskal kirolariak omentzea da Zumaia Flysch Trail lasterketaren helburuetako bat, eta asmo horretan, sona handiko kirolariak omendu dira azken urteetan: Patxi Usobiaga, Edurne Pasaban, Alex Txikon, Josune Bereziartu, edota Alberto Iñurrategi, besteak beste.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest