Aurtengo ibilbideak, prest
Zumaiako XIV. Flysch Trail lasterketak prest ditu bi ibilbideak. Hala, ibilbide luzeak 22,75 km izango ditu, eta 1.000 metroko desnibel positiboa. Motzak, aldiz, 14,9 km eta 560 metroko desnibel positiboa. Berrikuntzak dituzte bi ibilbideek, eta horiek gauzatzeko lan handia eta eraginkorra egin dute Ibilbidea lantaldeko kideek.
Lasterketa eguna baino lehen, entrenamenduetan, ibilbideetan barrena ibil daiteke, baina bada salbuespena: ezingo dira erabili Santa Klaratik Andikako pasabideak. Kasu horretan, errepidetik joan beharko da, hau da, Agerre baserri paretik pasatzen den ohiko bidetik. Gainera, kontuan izanda Flysch Trailaren helburuetako bat ingurumena zaintzea dela, bidezkoa eta beharrezkoa da betebehar hori betetzea.
Urriaren 8an izango dira bi lasterketak. 09:30ean abiatuko da luzea, eta 10:00etan, motza. Guztira, 600 korrikalari ariko dira korrika ibilbide eta paraje ikusgarrietan barrena. Ibilbide luzean 400 korrikalari izango dira, eta aldiz, 200 motzean.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest