Korrikalarien beharrak guztiz asetuta izango dira igandean
Korrikalaria lasterketaren erdigunean. Hori da aurtengo Zumaia Flysch Trail lasterketaren helburu nagusietakoa, eta hori lortzeko, korrikalariek beharrezkoak dituzten arlo guztiak asetuta izatea ziurtatu du antolakuntzak.
Aurtengo edizioak bi lasterketa izango ditu: luzea, 23 kilometrokoa; eta motza, 14 kilometrokoa. Ibilbide luzeko lasterketa 09:30ean abiatuko dela, eta lasterketa motzekoa, 10:00etan. Ibilbidean zehar anoa-guneak izango dituzte eskura, edariz eta jakiz hornituta.
Igandeko lasterketa egin ahal izateko eremu guztiak beteta izango dituzte korrikalariek, zerbitzu aldetik dagokienez behintzat. Hala, kontsignak izango dituzte eskuragarri motxilak edota poltsak uzteko. Horiek Eusebio Gurrutxaga plazan egongo dira eta 7:00etatik 9:00etara eta 11:00etatik 14:00etara bitartean izango dira zabalik. Lasterketa amaitutakoan, berriz, dutxa zerbitzua erabiltzeko aukera izango dute Lubaki kiroldegian 11.00etatik 14:00etara.
Dortsalak jasotzeko, aldiz, bi aukera izango dira: batetik, bihar, larunbata 18:00etatik 20:00etara eta bestetik, igandean 07:00etatik 09:00etara. Eusebio Gurrutxaga plazan izango da horretarako postua, eta, ahal den neurrian, larunbatean jasotzea eskertzen da.
Inguruko edo kanpoko herrietatik datozen korrikalarientzat Zumaiara iristeko eta non aparkatu dezaketen argibideak ere baditugu, hemen.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest