Albisteak
Aniztasun funtzionala dutenen pertsonen izen-ematea, zabalik

Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren antolakuntzak proba inklusiboa izatea du helburu nagusia, eta horretarako, edozein aniztasun funtzional duen pertsonei izena emateko aukera eskainiko die.
Hala, eta pertsona bakoitzaren errealitatera ahalik eta ondoen egokitzeko, interesatuek e-posta bidez eman beharko dute izena, mezu bat bidaliz info@zumaiaflyschtrail.eus helbidera honako datu hauek zehaztuz:
- Datu pertsonalak: izen-abizenak, adina, jaioterria eta telefono zenbakia.
- Aniztasuna ziurtatzen duen agiria.
- Proba egiteko dituen beharrak.
Behin pertsonaren datuak jasota, antolakuntza korrikalariarekin jarriko da harremanetan parte-hartzea konfirmatzeko eta bidez batez, probaren inguruko nondik norakoak lantzeko.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest