Hirugarrena jarraian Ruzafarentzat

Eguna triste eta euritsu hasi den arren, festak eta giro onak ez du hitsik egin Flysch Trail egunean. Dortsal guztiak agortuta, 09:30ean abiatu dira lasterketa luzeko partaideak.
Iazko 24 kilometroko ibilbide bera zuten aurretik korrikalariek, eta lokatza protagonista izan den arren, erritmo onean egin dute bidea. Talaimendiko igoera eta jaitsiera eginda, Eusebio Gurrutxaga plazara iritsi dira, eta gizonezkoetan lehena helmugaratzen Ruben Ruzafa izan da, 1:49:59 denbora eginda. Ruzafak hirugarren aldiz jarraian irabazi du lasterketa.
Bigarren sailkatu da Nicolas Tabarant frantziarra, proba 1:51:29 denboran amaitu ondoren. Hirugarrena izan da Zumarragako Beñat Ibañez, 1:52:40 denboran.
Emakumeen kasuan, Nerea Urteaga zumaiarra izan da lehena helmugaratzen, 2:12:30 denboran. Bigarren sailkatu da Ania Hernandez gasteiztarra, 2:14:18 denborarekin. Podiuma osatzen hirugarrena Elorrioko Jone Zenitagoia izan da, eta horretarako, 2:14:19 denbora behar izan ditu.

Sailkapen osoak hemen ikus daitezke.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest