Larunbatean, uztailak 25, izango da Zumaia Flysch Trail lasterketa prestatzeko hurrengo entrenamendu irekia. Hitzordua 08:00etan izango da, Lubaki kiroldegian, eta nahi duenak izango du bertaratzeko aukera, generoa edozein izanda ere, eta aurrez ez da izena eman beharrik. Hori bai, adin txikikoak heldu batekin joan beharko dute

Larunbateko saioan bi luzera landuko direla aurreratu dute arduradunek; batetik, lasterketa motza egin behar dutenek 13 kilometroko distantzia egingo dute, eta, aldiz, lasterketa luzea egin behar dutenek 20,5 km egingo dituzte. Antolatzaileek aurreratu dutenez, saioaren ondoren, anoa gunea izango da Lubaki kiroldegian; baita dutxatzeko aukera ere.

Abuztuko opor aurreko azken saioa izango da larunbatekoa, irailera arte ez da entrenamendu gehiago izango eta arduradunek korrikalariak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte.