OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Alzola Basque Water, iazko emakumeen podiumean.

Alzola Basque Water-ek ur-botilen bi palet emango dizkio Flysch Trail 2015 lasterketari, Zumaiako proban uraren kultura zabaltzeko eta Aspanogi elkarteari laguntzeko.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Alzola Basque Water, iazko gizonezkoen podiumean.

Botilaratutako mineraldun ura salduko da Flysch Trail 2015 lasterketan, eta botila korbata batekin jantziko da uraren bitartez osasuna zabaltzen lagunduko duten guztiei eskerrak emateko. Alzola Basque Water-en 33cl.ko botila urdina euro batean salduko da, eta bildutako diru guztia Aspanogirentzat izango da.

Logikak dio mineraldun ur naturala sortzen den iturburutik ahalik eta gertuen banatu behar dela, garraiatzean ahalik eta gutxien kutsatzeko eta, aldi berean, bertako produktuen kontsumoa sustatzeko. Zumaian zorioneko daude, handik kilometro gutxira sortzen baita munduko urik onena.

Merkatuan aurki daitekeen mineraldun urik orekatuena da Alzola Basque Water. Osasunarentzat onuragarria dela demostratu da urte askoan, eta bereziki ona da gorputza garbitzeko diuresiaren bitartez. Bertako produktu bat balorean jarri eta lagundu nahi baduzu, gainera gizarte mailako konpromiso batean parte hartzeko aukera ematen dizugu: “Euskal herritar bakoitzat hilean Alzola Basque Water-en hiru botila ur edaten baditu, 30 lanpostu sortuko ditugu”. Dagoeneko zazpi sortu ditugu!