Albisteak
Oihana Kortazar korrikalariak hitzaldi bat eskeiniko du uztailaren 26an
Aurtengo Flysch Traileko lasterketa amaitu den arren ekitaldiak aurrera doaz. Oihana Kortazarrek hitzaldi bat eskeiniko du uztailaren 26an Aita Mari aretoan, Zumaian.
Lorpen handiak dituen korrikalaria da elgetarra. Zumaiako mendi lasterketa oso ongi ezagutzen du, aurten hirugarren izan da eta hiru aldiz irabazia du. Hitzaldiak emakumeak kirol munduan izango ditu ardatz. Uztailaren 26an izango da arratsaldeko zazpietan “Emakumea eta kirola, menditik mendira” izenburupean.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest