Korrikalarientzat anoa guneak, prest
Gero eta gertuago dugu Zumaia Flysch Trail lasterketaren eguna, eta bi ibilbideak, 13 kilometroko motza eta 23,6 kilometroko luzea, prest dira dagoeneko. Bi lasterketako korrikalariek Zumaia eta flyschetako inguruetatik igaroko dira, eta ibilbideetan zehar, anoa guneak izango dituzte.
Ibilbide motzekoek hiru anoa gune izango dituzte:
- Anoa gunea. ELORRIAGA. Ibilbideko 4,5 kilometroan: Janaria eta edariak
- Anoa gunea. ELORRIAGA. 6,5 kilometroan: Janaria eta edariak
- Anoa gunea. SAN TELMO ermita. 10,5 kilometroan: Edariak
Luzekoek, aldiz, bost anoa gune izango dituzte:
- Anoa gunea. ELORRIAGA. Ibilbideko 4,8 kilometroan: Janaria eta edariak
- Anoa gunea. MENDATA. 9,6 kilometroan: Janaria eta edariak
- Anoa gunea. ERROTABERRI. 13 kilometroan: Janaria eta edariak
- Anoa gunea. ELORRIAGA. 17,4 kilometroan: Janaria eta edariak
- Anoa gunea. SAN TELMO ermita. 21,4 kilometroan: Edariak
Iaz bezala, janaria eta edaria izango dituzte eskuragarri korrikalariek, eta anoa gune bakoitzean izango dena, ibilbidearen arabera antolatuta egongo da. Hala, gune batzuetan janaria eta edaria izango dute, baina beste gune batzuetan, aldiz, edaria bakarrik izango dute.
Gainera, helmugara iritsitakoan, beheko plazan kokatzen den anoa gunean denetarik izango dute korrikalariek.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest