Zumaia Flysch Trail lasterketaren antolaketa “herrigintza ariketa bat” da probaren arduradunen esanetan, eta, horregatik, lasterketa posible egin duten babesle, lur jabe, baserritar eta boluntarioak eskertu nahi dituzte: Andika baserria, Elorriaga auzoko bizilagunak, Ardantza, Debako Udala, Itziar Auzo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Rural Kutxa eta boluntarioak. Denen artean igandekoa egun “borobila” izango delakoan daude.