Uztailaren 26an, Zumaia Flysch Trail
Datorren uztailaren 26an Zumaia Flysch Trail mendi lasteketa jokatuko da estreinakoz, Zumaia eta Deba arteko itsaslabar ikusgarrietan. 27 kilometroko ibilbide zoragarrian, guztira 1.640 metroko desnibela gainditu beharko dute korrikalariek. Proba antolatzen den lehen aldia izanik ere, mendi lasterketen Euskadiko Koparako puntuagarria izango da. Gainera, biltzen den diru guztia Aspanovas elkartearentzat izango da, minbizia duten haurrei laguntzeko. Aurrerantzean joango gara probari buruzko informazioa zehazten. Oraingoz apuntatu zuen agendan: uztailaren 26an, Zumaia Flysch Trail. Ez zaizu damutuko!
Probaren izena: Zumaia Flysch Trail
Data: uztailak 26
Lekua: Zumaia (Gipuzkoa)
Ordua: 10:00
Distantzia: 27 km
Desnibela: 1.640 m
Txapelketa: Euskadiko Kopa