Esker oharra
Zumaia Flysch Trail mendi lasterketako antolatzaileok eskerrak eman nahi dizkiegu laguntza eman diguten erakunde, enpresa, babesle eta mendi federazio guztiei, Zumaiako Udalari, eta bereziki boluntarioei eta herritarrei, beraien lana ezinbestekoa delako proba behar bezala burutu dadin. Eta nola ez, eskerrik beroenak lasterketan parte hartu duten 500 korrikalariei.
Eskerrak eman nahi dizkiegu, baita ere, Josune Bereziartu, Rikar Otegi, Pako Iriondo eta Raul Garciari, beraien presentziarekin lasterketa bultzatzeagatik.
Helburuak bete ditugu aurten ere:
1.- Kirol arloan, 500 korrikalari izan ditugu.
2.-Zumaia eta flyscha ezagutzera eman dugu. Jende asko etorri zen lasterketa ikustera.
3.-Ingurumen aldetik, Aldundiak jarritako arauak bete ditugu eta lasterketa amaitu bezain pronto bazter guztiak txukun uzteaz arduratu ziren boluntarioak.
4.-Aspanogirentzat 3.000 euro bildu ditugu.
Beste albiste batzuk
-Datorren astelehenean, hilaren 18an, lasterketaren erreportajea emango dute ETBsat-en, 22:30ean hasiko den Zu Kirolari saioan.
-Errifaren zozketa uztailaren 25ean egingo da, kiroletako zinegotzi Iñaki Ostolazaren eskutik. Zenbaki sariduna jakinaraziko da hurrengo egunetan.
-Aspanogiri irailaren 15ean emango zaio 3.000 euroko txekea, 19:30ean, Eroski Bidaiaken bulegoaren aurrean.
Jadanik laugarren edizioa antolatzeko lanean ari gara. Mendi federazioetatik eskatu digute erronka handiagoei heltzeko, lasterketa honek arlo guztietan erakutsi duen kalitatea kontuan hartuta. Zuen guztion laguntza ezinbestekoa izango da.
Besarkada handi bat,
FLYSCH KIROL ELKARTEA
Bosco Garitano, Fran Aizpurua, Jose Antonio Gorostola, Iñigo Sáez de Arguedas