flyschtrail-25.jpg Zumaiako IV. Flysch Trail mendi lasterketa uztailaren 22an jokatuko da, goizeko 10:00etatik aurrera. Ibilbidea, orohar, aurreko urtekoa izango da, herrigunean aldaketa txiki bat izango duen arren –irteera eta helmuga Eusebio Gurrutxaga plazan izango dira–. Horrela, korrikalariek 31,2 kilometro osatu beharko dituzte, 1.500 metroko desnibelarekin. Lasterketaren koefizientea 47koa da. Junior mailan, 15,2 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, 605 metroko desnibelarekin. Izena emateko epea zabalik dago jadanik, eta www.herrikrossa.com webgunearen bitartez egin behar da.