Zerain, Irureta eta Iriondo izango dira aurtengo omenduak
Mendizaletasunarekin lotutako kirolariak omentzeko ohitura du Zumaia Flysch Trail mendi lasterketak. Aurten Alberto Zerain mendizaleak jasoko du errekonozimendua publikoaren aurrean, eta, berekin batera, hil ondorengo omenaldia egingo zaie Pako Iriondo eta Benantxio Iruretari. Alberto Zerain arabarrak ibilbide luzea du goi mendietan; besteak beste, zazpi zortzimilako igo ditu Himalaian.
Pako Iriondori dagokionez, 2011n lasterketaren omenaldia jaso zuen –Josune Bereziartu eta Rikar Otegirekin batera–, euskal mendizaletasunaren alde egindako las eskergagatik. Iriondok, gainera, harreman estua izan du Flysch Trailarekin eta asko lagundu du lasterketaren maila hobetzen eta bere izen ona zabaltzen. Iriondo otsailean hil zen, 87 urte zituela.
Eta Benantxio Iruretari dagokionez, joan den urtean hil zen Aizarnako mendizalea, Aneton izandako istripuan. Iruretak esperientzia handian zuen goi mendietan, eta arrasto sakona utzi du bere ezagutu zuten mendizaleengan, baita belaunaldi gazteagokoengan.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest