Bederatzigarren edizioa arrakastatsua izan da
Flysch Trailaren bederatzigarren aldiaren balorazio oso ona egin du talde antolatzaileak, eta datorrenerako –hamargarrena izango da–, lau helburu jarri ditu.
Zumaia Flysch Trailaren bederatzigarren edizioa arrakastatsua izan da arlo guztietan. Aztertu ditzagun lasterketaren lau helburuak eta lortutako emaitzak:
1.- Goi mailako 700 korrikalari, Espainiako elkarte autonomo guztietakoak Euskadi salbu, eta ultra traileko itsuen taldeak lehen aldiz lasterketan parte hartzen. Ostiralean hitzaldia izan genuen Juanito Oiarzabal, Juanjo San Sebastian eta Sebastian Alvarorekin, eta aretoan bertan egon zen Jordi Pons. Irteeraren aurretik Juanito Oiarzabal, Jokin Lizeaga, Luis Alberto Hernando eta Maite Maiora omendu genituen; inork lor al dezake izen-multzo hobea?
2.- Milaka lagun Zumaia eta Flyscha ezagutzen. Ostatuak gainezka.
3.- Aldundiko eta FEDMEko ingurumen epaileek nota bikaina eman digute, lasterketa jokatu eta bi egunera ibilbidea aztertu eta gero.
4.- Aurrekontua osatu dugu, eta Aspanogi, Hegoak Astinduz, Markelen Irria eta SOS Himalaya erakundeei laguntzeko moduan jarraitzen dugu.
Datorren urterako helburuak:
1.- Munduko Koparako puntuagarria izatea.
2.- Itsuentzako probari eutsi, baina distantzia beste bat izan daiteke.
3.- Kadete mailako proba mantendu, mendiko lasterketen etorkizuna ereiten laguntzeko.
4.- Omenduak nazioarte mailakoak izan daitezke.