Emakumeei zuzendutako entrenamenduak prestatu ditu Zumaia Flysch Trailek, genero berdintasuna bultzatzen jarraitzeko helburuarekin. Zortzi saio antolatu dira guztira; maila eta erritmo desberdinetakoak, emakume bakoitzak bere gaitasunen arabera egiteko. Aurten, ordea, egungo egoera ikusirik, ez dira taldeko saioak antolatu, eta norberak bere kasa egin beharko ditu entrenamenduak.

Hona hemen zortzi entrenamenduak eta bakoitzaren xehetasunak:

Entrenamendua 1: 18,59 kilometro + 607 metro

Entrenamendua 2: 20,3km + 761m

Entrenamendua 3: 17,7km + 500m

Entrenamendua 4: 15,5km + 537m

Entrenamendua 5: 11km + 300m

Entrenamendua 6: 16,7km + 567m

Entrenamendua 7: 8,45km + 515m

Entrenamendua 8: 20,2km + 792m

Dortsalen zozketa

Aurtengo lasterketarako 30 dortsal zozkatuko ditu Flysch Trailek gutxienez lau entrenamendu saio burutzen dituzten emakumeen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek irailaren 19a baino lehen egin eta bidali beharko dituzte entrenamenduak egin izanaren frogak.

Behin entrenamenduak grabatutakoan, Flysch Trailarekin partekatu behar dira, eta Zumaiako Kirol Patronatuarekin ere konpartitzea derrigorrezkoa izango da dortsalen zozketan parte hartzeko. Horretarako, 629-50 33 69 telefono zenbakira bidali beharko da froga, Whatsapp mezu bidez.

Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek zehaztu beharko dira:

• Erronkaren zenbakia.

• Izen-abizenak.

• Telefono zenbakia (Whatsapp mezutik hartuko da).

• Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.

Saioen grabaketak eta bidalketak

Entrenamendu saioak grabatu eta Flysch Trailera bidali behar dira. Grabaketak egiteko gailu elektronikoak erabili ahal dira, hau da, erlojuarekin jarduera grabatu, eta ondoren, gailu horiek dituzten aplikazioen bidez konpartitu daitezke.

GPS eskuko gailuarekin grabaketa egin eta programa bidez konpartitu edo gailuaren argazkia konpartituta, Garmin adibidez.

Mugikorreko aplikazioarekin grabaketa egiteko aukera desberdinak, eta horiek jaisteko aukera duzu jarraian:

Strava

• Apple: https://apps.apple.com/es/app/strava-gps-correr-ciclismo/id426826309

• Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.strava

MapmyRun

• Apple: https://apps.apple.com/es/app/map-my-run-by-under-armour/id291890420

• Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.mapmyrun.android2

Runkeeper

• Apple: https://apps.apple.com/es/app/runkeeper-registro-por-gps/id300235330

• Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.fitnesskeeper.runkeeper.pro

Running by Runtastic

• Apple: https://apps.apple.com/es/app/adidas-running-by-runtastic/id336599882

• Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.runtastic.android

Podometro (aplikazio honek emandako pausuak kontatzen ditu)

• Apple: https://apps.apple.com/es/app/pod%C3%B3metro/id712286167

• Android: https://play.google.com/store/apps/detailsid=pedometer.stepcounter.calorieburner.pedometerforwalking