Albisteak
Emakumeei bideratutako sei entrenamendu antolatuko dira aurten, eta izena emateko epea zabaldu da
Genero berdintasunaren aldarriarekin jarraituko du Zumaia Flysch Trailek aurten ere, eta hala, emakumeei zuzendutako entrenamenduak prestatu ditu. Sei izango dira aurtengo saioak, eta ekaina eta urria bitartean egingo dira. Gainera, emakumeei bideratutako entrenamenduak badira ere, gizonek ereparte hartu ahal izango dute entrenamenduetan.
Entrenamenduetan parte hartu nahi dutenentzat zabaldu dugu izena emateko epea, eta honako esteka honetan eman ahalko da izena. Gainera, lau entrenamendu betetzen dituzten nesken artean, 30 dortsal zozketatuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren berdintasun sailaren eskutik.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest